XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Berehala prestatuko diagu
Gogoratzen haiz?.
- Nola ez! Kafesnea berotu artean, inprimaturik eta sailkaturik zeuden
Bilbo inguruan banatu behar ziren denak.
Eta, horretarako, buzoietara eraman behar genituen guk aurrenik: Santutxu, Iralabarri, Dos Caminos, Casco Viejo, Begoña, Indautxu... Txemak bazeuzkan helbide zehatzak, guk ez.
- Gaurtxe egin behar diagu hori, eta besterik ez.
Bi aste joan dituk ia-ia Eustakio garbitu zutenez geroztik.
Eta ostiralerako
Baina bego hori horretan gaur-gaurkoz.
Nire kotxean egin genuen zabalketa.
Tamaina desberdinetako bederatzi pardel ziren; eta
Zeren-eta zer ote generaman guk, gazte talde hark, pilo kubiko haietan?... Nabarmen zegoen, ene ustez.
Euria ari zuen, ordea; eta honek erraztu zituen gauzak: jendea ez baitzen espaloietan ezeri so baratzen.
Zabalketa egin ondoren, afaltzerakoan, buruz buru gertatu nintzen Maximorekin; Txemak beste nonbait lo egiten baitzuen.
Zehazki nongoa zen ez zidan esan, noski; baina bere
Ohera baino lehenago, eta horrelakorik batere espero ez nuelarik, galdera bat egin zidan: - Selan Amaiagas? Ikusi dok barriro? Hitzik gabe utzi ninduen, zurturik: - Amaia? - Amaia, bai; han ezagutu geban neskia.